Irisgarritasuna

Desgaitutako pertsonek informazioaren gizartearekin eta gizarte hedabideekin lotutako teknologia, produktu eta zerbitzuak erabiltzeko oinarrizko baldintzei buruzko araudia onartzen duen azaroaren 12ko 1494/2007 Errege Dekretuak zehaztutako irisgarritasun eta diseinu unibertsaleko printzipioekin bat eginik, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak lan egiten du webgunearen bidez Ministerioarekin harremanetan jartzen diren herritar guztiek -bereziki desgaitasunen bat duten pertsonek eta adinduek- baldintza berak izan ditzaten informazioa eta zerbitzu teknikoak erabiltzerakoan, egoera pertsonalak, baliabideak eta ezagutzak kontuan izan gabe.

Webgune hau UNE 139803:2004 araua jarraituta sortu da, eta A-Bikoitza mailarako World Wide Web (W3C)-erako Partzuergoaren Web Accessibility Initiative (WAI) lan iraunkorreko taldeak zehaztutako pausoekin bat egiten du. Momentu honetan orrialde gehienek dute A-Bikoitza maila.

Azken irisgarritasun berrikuspena: 2014eko martxo

Edonola ere, webgune honen irisgarritasunarekin lotutako galdera edo iradokizun oro posta elektronikoz bidal daiteke gerencia.man@mecd.es.