Multimedia-gidak

 

Multimedia-gida ohizko audio-giden prestazioak hobetzen dituen gailua da, erakusketari buruzko informazioa formatu desberdinetan transmitituz -testua, irudia, bideoa eta audioa-.

Ibilbide orokorra eskaintzen du, eta informazioa gazteleraz, ingelesez eta zeinuen hizkuntzan dago eskuragarri. Gainera, ibilbide espezifiko bat ere eskaintzen du ikusmen minusbaliotasuna duten pertsonentzat.

Gailua dendan eman eta bertan entregatzen da. Alokairuaren zenbatekoa (2 euro) txartel-leihatilan ordaindu beharko da sarrerarekin batera.

Osagarri gisa, IOS eta ANDROID sistema eragileak dituzten gailuetan ibilbidean zehar deskargatu ahal izango den mugikorrentzako doako aplikazio batean (MAN App) ere eskura daiteke gidaren edukia.